Zerbitzuak

Azterketa biomekanikoa
Paziente bakoitzaren adinari erreparatuz, fisikoki nola dagoen aztertuz eta egiten duen jarduera fisikoa kontuan izanik, neurrira eginiko miaketa biomekanikoak egiten ditugu, punta-puntako teknologia erabiliz.

Barne-zolak
Aurretik egindako diagnostikoa kontuan hartuta, paziente bakoitzaren beharretara egokitutako barne-zolak egiten ditugu. Barne-zol horiek erosoak eta egonkorrak izan daitezen, material teknikoak erabiltzen ditugu.

Haur-podologia
Haurraren garapen fisiologikoa aztertu eta horri jarraipen bat egitea garrantzitsua da. Txikitatik oinkadak ondo begiratzen baditugu, etorkizunean gerta daitezkeen asaldurak eta forma-anormalak ekidingo ditugu (genu Valgo, oin Valgo/Varo…).

Kiropodia
Azalarekin loturiko arazoak tratatzen dira esparru honetan, kailuak, papilomak, onddoen infekzioak, gogorguneak, azkazalei lotutako patalogiak edo izerdiarekin loturikoak, besteak beste.

Oin diabetikoa
Diabetesa duten pertsonei arreta berezia eskaini behar zaie. Gaixo diabetikoek oinetan izan ditzaketen arazoak saihestea da gure helburua. Garrantzitsua da, esaterako, zaurian sorturiko infekzioak edota oin azpiko ultzerak behar bezala zaintzea.

Azkazalen berrerairaketa
Izan ditugun lesioek, tratamenduek.. gure azkazalak erabat aldatzen dituzte. Gure zentroan azkazalen itxura hobetzen laguntzen dugu.

Ortonixia
Azalean sartzen diren azkazalei zuzenduriko teknika da Ortonixia. Burdin-hari baten bitartez azkazalaren forma eraldatzen da. Burdin-hari hori azkazalean itsatsita eramango du pazienteak, oinazea eta infekzioa arinduz